Photo: Bizkotxo lehiaketa: Parkea Musik Fest Donostia 2024

Bizkotxo lehiaketa: Parkea Musik Fest Donostia 2024

Bizkotxo onak al dira zureak? Erakuts iezaiguzu horrela dela: eman ezazu izena lehiaketan eta ekar ezazu etxean egin duzun bat! Irabazle izanez gero, Real Sociedad-Valencia ikusteko 2 VIP sarrera eskuratuko dituzu eta Klubako bazkidetza txartel bat!


Etxean egindako bizkotxo bat egin beharko duzu, edozein moldetan egina eta goxo-goxoa ateratzen zaizula ziurtatu ezazu! Gehienez bizkotxo bat parte-hartzaileko.


Lehiaketa Donostiako Parkea Musik Festen baitan ospatuko da. Bizkotxoak ekitaldiaren tokira (eraikin nagusiaren ondoan) ekarri beharko dira 16:30 eta 17:30 bitartean. Antolakuntzari erabilitako osagaien berri eman beharko zaio.


Antolakuntzak bere iritzi propioak erabiliz hautatuko du bizkotxo irabazlea eta ekitaldira etortzen diren guztiek dastatu ditzaten banatu egingo ditu. Bizkotxo irabazlea zein den Parkea Musik Festen bigarren atsedenaldian iragarriko da eta saria jasotzeko bertan egotea beharrezkoa izango da. Irabazlea bertan ez badago, lehiaketa hutsik geratuko da eta ez da saririk emango.


Animatu zaitez, saria ederra da eta!


*Izena emateko enpresako email helbide profesionala erabili beharko da

Ekitaldi honetarako sarrera erreserbatu ez dago jada.