Photo: Futbol7 Txapelketa Bizkaia uztaila

Futbol7 Txapelketa Bizkaia uztaila

Arteaga Auzoa Auzunea, 74, 48170 Zamudio, Bizkaia, España 2024-07-06 08:30 CEST

Klubak lehenengo futbol 7 txapelketa antolatzen du! Maila guztiei zuzendutako txapelketa izango da, goiz batetan ospatuko dena eta ondo pasatzea helburu izango duena. Osatu 7 eta 10 laguneko ekipo bat, Parkeko 5 langilerekin gutxienez, eta animatu neskak ere, taldeak mistoak izan daitezke eta! 

  • Gehienez 8 talde
  • Tokia: Errekalde belar artifizial zelaia (Zamudio)
  • Prezioa:
  • Sarrera orokorra: 200,00€ ekipoko


  • Hornitzailea: La Liga de las Empresas
  • Izena emateko azken eguna: ekainak 28
  • Beharrezko materiala: Futbolean aritzeko arropa egokia, belar artifizialean jolasteko botak barne. Berna-babesak hautazkoak dira baina gomendagarriak
  • Sari ederra! Egunean bertan jatetxean bazkaria izango du ekipo irabazleak! Gainera, gainontzeko ekipoek toki berean mahaia erreserbatu ahalko dute, parte-hartzaile guztien artean kirol eta aisialdi egun handi bat ospatzeko.
  • Oharrak:
  • Ekipoko 10 jokalariren izen-ematea egin beharko da. Ekipo mistoak sortzeko aukera, emakumezko jokalari minimorik gabe.
  • Parken lan egiten duten gutxieneko 5 jokalari ekipoko. Enpresa desberdinetako jokalariak izan daitezke, arazorik gabe.
  • 8 ekipo gehienez: 4 ekipoko 2 talde, gutxienez 3 partidu gehi final erdiak eta finala. Gutxienez 4 ekipo, hiru partidu.
  • 20 minutuko 2 zatiko partiduak, 5 minutuko atsedenaldiak.
  • Nahi adina aldaketa egin daitezke, baloia martxan.
  • Ekipoek euren kamisetak ekartzea desiragarria litzateke, zenbakiekin bada, hobe.
  • Izen-ematearen ondoren, ekipo bakoitzari galdetegi bat bidaliko zaio taldekideen informazioa eta ekipoen izena (enpresarena edo enpresena) jasotzeko.


Bazkide zara? Egin klik hemen saioa hasteko

Selecciona una entrada
Sarrera orokorra 200,00 €